Garbiñe Ortega

2025

Iruñeko Topaketen Eskola esperimentazioa, pentsamendua eta diziplina artistikoen gurutzaketa uztartzen dituen hezkuntza-gunea da, haur eta gazteei arreta ematen diena. Eskola honek ikastetxeei tailerrak egiteko aukera eskaini die. Tailerrak koordinazio-taldeak eta artistek diseinatuak dira Iruñeko Topaketen ildo kuratorialei lotzeko.
“Artjacking for a Better World” mintegi eta erakusketaren arduraduna. “Artjacking for a Better World” ARTE EDUCATION (Frantzia) entitarearen proiektu bat da, ERAMUS + ek bultzatua. Espainiako eta Frantziako hiru ikastetxetako ikasleek Europako artearen maisulanak berrinterpretatu dituzte, 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) ikuspegitik.

2024-2023

2021

2020

Topaleku Fem, Kalakalab elkarteak, Idoia Zabaleta eta Garbiñe Ortega komisarioek 2017tik 2020era antolatzen dituzten emakumeen topaketak. Topaketa bakoitza, biltzen ziren partaideengatik eta igarotzen genituen une zehatzengatik, gaika desberdinak izan dira, baina beti egon da oinarrizko asmo bera, hau da, espazio-denbora bat sortzea gu zaintzeko, egoteko eta elkarrekin pentsatzeko.

2019-2016

ZINELEKU, ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa da, Kalakalab-ek antolatua. Helburua ikus-entzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko harremana sustatzea da. Murgiltze proiektu hori urtero Euskal Herriko leku batean garatzen da, elkarrekintza eta hartu-emana indartzen dituen gune batean elkarbanatu ahal izateko horrela, sorkuntza esperientzia paregabea. Zinema ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko zinemagile zein idazle, koreografo, programatzaileek partehartuko dute.
Proiektuaren partaideak elkarrekin biziko dira hamabi egunez, eta bertan zinema tailerrak, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz. Gonbidatuen artean izan ditugu: Idoia Zabaleta, Mursego, Nahikari Ipiña, Joxe Mari Goenaga, Pere Ginard, CraterLab, Xabier Erkizia, Diana Toucedo, Mar Coll edo Carlos Casas, besteak beste.

2017

Nicolas Pereda eta Gabino Rodriguezekin batera “Fikzioaren aukerak” tailerreko irakaslea. Tabakalera.

2015-2013

CAI ikus-entzunezko proiektuak prestatzeko, ekoizteko, erakusteko eta garatzeko gunea da. Udatik udara egiten da Oaxaca estatuko herri ezberdin batean, sortzaile berrien prestakuntza bultzatzeko, Mexikoko Errepublikaren barruan ekoizpena sustatzeko, erakusketa-espazioak sendotzen laguntzeko eta artearen, zinemaren eta komunaltasunaren arteko elkarrizketa-gune bat irekitzeko.

2013